“Haurrak eta nerabeak indarkeriatik babesteko Portugaleteko Udal Kirol Elkartea Pertsona Bakarreko Sozietatearen Protokoloa”
Zer da haurrak eta nerabeak babesteko DEMUPORSAren jarduera-protokoloa?
DEMUPORSAk definitutako metodologia bat da, eta, haren bidez, Portugaleteko Udal Kirol Elkarteak erantzuna eman nahi dio haur eta nerabeek udalerriko kirol-instalazioetan duten segurtasun- eta ongizate-beharrari, haien aurka edozein espaziotan gerta daitezkeen indarkeria, jazarpen edo tratu txarren egoerei aurre egiteko. Haur edo nerabe batek baliatu ohi dituen kirol-instalazioak indarkeriarik gabeko espazio seguruak izan daitezen lortzea.
Nori zuzendua da?
DEMUPORSAren mendeko kirol-instalazioetan haur eta nerabeen kontrako indarkeria, jazarpen edo tratu txarren kasuak jakinarazi behar dituztenei.
Printzipioak:
Haurrak eta Nerabeak Babesteko ordezkaria.
Clementina Sevilla Rodríguez.
Helbide elektronikoa: proteccioninfancia@portukirolak.com.
Telefonoa: 944 61 26 00.
Kirol Zerbitzuen arduradunak eta Kluben eta Ekitaldien arduradunak ere lagunduko diote.
Izapideak egiteko kanalak edo moduak.
Posta elektronikoz, proteccioninfancia@portukirolak.com helbidera idatzita.
Sozietatearen telefonoaren bidez: 944 612 600.
Aurrez aurreko bilera batean (aurreko kanaletako edozeinen bidez deituta).
Prozedura
Sistema informatikoa.
Hasiera-hasieratik informazioa modu seguru eta konfidentzialean ematen dela bermatzeko diseinatua da, eta informatzaileei, biktimei edo ustezko erasotzaileei buruzko anonimotasuna gordetzeko aukera ematen du.
Araudia
8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriatik erabat babestekoa.
2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolarena.
Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna
1.- Pertsona hauek bakarrik eskuratu ahalko dituzte datuak:
2.- Ikerketa egiteko behar diren datu pertsonalak baino ez dira bilduko. Prozedurarako garrantzitsuak ez diren datuak ezabatu egingo dira.
3.- Datu pertsonalak behar den denboran eta emandako helbururako gordeko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2/2023 Legea eta datuak babesteko araudia betez.
Oharrak
Zerbitzu hau EZ DA kexa, iradokizun eta erreklamazioak egiteko postontzia. Kexa, iradokizun eta erreklamazioetarako, DEMUPORSA Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoak eskaintzen dizkie beste bide batzuk herritarrei: Portukirolak web orrian. “Iradokizunak/kexak” eta “Harremana”.