CAST  EUSK
imgInstagram   ImgFacebook  
Bazkideen Gunea

Portugaleteko Udal Kirol Elkartea Pertsona Bakarreko Sozietatearen Barne Informazio Sistemaren webgunea.

 

Zer da Barne Informazio Sistema?

Salaketak egiteko kanala da. Haren bidez, DEMUPORSA Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoari jarduketa hauek jakinarazi ahal izango zaizkio, erakundearekin duen lan harremanaren edo harreman profesionalaren barruan:

  • Espainiako legeetan aurreikusitako arau-hauste penal edo administratibo astunak edo oso astunak, eta, kasu guztietan ere, Ogasun Publikoarentzat eta Gizarte Segurantzarentzat kalte ekonomikoa dakartenak.
  • Europar Batasuneko Zuzenbidean aurreikusitako arau-hausteak, baldin eta:
  • 2019/1937 EB Zuzentarauan zerrendatutako egintzen aplikazio-eremuan sartzen badira.
  • EBren finantza-interesei eragiten badiete, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 325. artikuluaren arabera, edo barne-merkatuan eragiten badute, EBFTren 26. artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

 

Nori zuzendua da?

Sektore pribatuan edo publikoan lan egiten dutenek aurkeztu ahalko dituzte salaketak, baldin eta arau-hausteei buruzko informazioa lortu badute DEMUPORSA Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoaren barneko lan- edo lanbide-ingurune batean. Kasu guztietan ere, hauei zuzendurik dago:

  • DEMUPORSAko enplegatuei edo besteren konturako langileei.
  • DEMUPORSAri zerbitzuak ematen dizkioten profesionalei.
  • Enpresa bateko akziodun, partaide eta administrazio-, zuzendaritza- edo gainbegiratze-organoko pertsonei, kide ez-exekutiboak barne.
  • Kontratistek, azpikontratistek eta hornitzaileek ikuskatuta edo zuzenduta lan egiten duen edozein pertsonari.
  • Boluntario, bekadun eta praktiketako langileei.
  • Harreman profesionala amaitu duten pertsonei eta lan-harremana oraindik hasi gabe daukatenei.

 

Printzipioak:

  • Legezkotasuna
  • Irisgarritasuna
  • Objektibotasuna eta konfidentzialtasuna
  • Errugabetasun-presuntzioa eta ohorerako eskubidea
  • Gardentasuna eta segurtasuna
  • Eraginkortasuna eta osotasuna
  • Errepresaliak debekatzea
  • Datuak babesteko araudia errespetatzea eta tratamendua minimizatzea

 

Izapideak egiteko kanalak edo moduak.

  • Online izapidetzea: Webgunean dagoen formularioaren bidez.
  • Idatziz:          Aurrez aurre:  Sozietatearen egoitzan, Miguel de Unamuno 43, 48920 Portugalete.

Posta elektronikoz, demuporsa@demuporsa.com sozietatearen egoitzara idatzita.

  • Ahoz (kasu horietan, beti grabatuko edo transkribatuko da elkarrizketa). Sozietatearen telefonoaren bidez: 944 612 600

Aurrez aurreko bilera batean (aurreko kanaletako edozeinen bidez deituta).

  • Euskadiko Informatzailea Babesteko Agintaritza Independentearen kanpo-kanala baliatuz.

 

Prozedura

  1. Komunikazioa aurkeztea. Informatzaileak ezarritako kanalen bidez eman ahalko du irregulartasunaren berri, dela bere burua identifikatuta, dela modu anonimoan.
  2. Komunikazioa berrestea. Gehienez ere 7 eguneko epean, informazioa sisteman behar bezala erregistratu dela dioen hartu-agiria jasoko du informatzaileak.
  3. Kasuaren jarraipena. Informatzaileak webguneko eremu pribatu eta anonimo batean kontsultatu ahal izango du bere kasuaren egoera, komunikazioari alta ematean helarazitako erabiltzaile eta pasahitzarekin.
  4. Komunikazioa eskuratzea eta onestea. Jasotako informazioa Barne Informazio Sistemaren arduradunak bakarrik eskuratu ahal izango du. Sistema kudeatzeko erantzukizuna duen pertsonak aztertuko du ba ote dagoen informazioa ez onartzeko arrazoiren bat; delitu zantzuak ikusten baditu, Fiskaltzara bidaliko du zuzenean.
  5. Ikerketa abiaraztea. Informazioa onartzen bada, Barne Informazio Sistemaren arduraduna gertakaria ikertzen hasiko da. Prozesuak informatzailearen identitatearen konfidentzialtasuna eta babesa bermatuko ditu.
  6. Informazioa egiaztatzea eta gaineratzea. Ikerketan zehar, beharrezko jarduerak egingo dira informatutako gertakariak egiazkoak direla egiaztatzeko. Ukituriko pertsonekin komunikatuko da. Horiek ezingo dute inoiz ezagutu informatzailearen nortasuna.
  7. Ikerketaren epeak. Prozesuak gehienez 3 hilabete iraungo du informazioa jasotzen denetik. 6 hilabetera arte luzatu ahal izango da, kasuaren konplexutasunak hala eskatzen badu. Aurreikusitako amaiera-data jakinaraziko zaie informatzaileari eta ukitutakoari.
  8. Ikerketaren amaiera. Ikerketa amaitzen duen ondorioen azken txostenean, alderdi hauek zehaztuko dira:
  • Espedientea artxibatzea. Ez badago irregulartasuna benetakoa dela baieztatzen duen ebidentziarik.
  • Jarduteko proposamena. Organo eskudunari bidaliko zaio, zehapen-espediente bat ireki dezan, kasuak hala eskatzen badu.
  • Fiskaltzara bidaltzea, delitu-zantzuak ageri badira.

Informatzaileak eta ukiturikoak jakinarazpena jasoko dute, txostenaren emaitzarekin eta prozesua ixtean.

 

Sistema informatikoa.

Informazioa modu seguru eta konfidentzialean ematen dela bermatzeko diseinatua da hasieratik, bai eta informatzaileei beren kasuaren jarraipena egitean anonimotasuna mantentzeko aukera emateko ere.

 

Araudia

Funtzionamendu-arauak eta informazioa kudeatzeko prozedura. DEMUPORSA Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoaren Barneko Informazio Sistema.

2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa.

 

Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna

1.- Pertsona hauek bakarrik eskuratu ahalko dituzte datuak:

  • Barne Informazio Sistemaren arduradunak.
  • Datuak Babesteko ordezkariak.
  • Giza Baliabideen arduradunak (beharrezkoa bada jakinarazitako gertakariei buruzko diziplina-neurriak hartzeko).
  • Zerbitzu Juridikoen arduradunak (legezko neurriak hartu behar badira jakinarazitako gertakariei loturik).
  • Ikerketak beste organo batzuetako pertsonekin informazioa partekatzea eskatzen badu, konfidentzialtasunez egingo da (anonimotasunaren edo pseudoanonimotasunaren bidez). Inola ere ezingo da identifikatu informatzailea.

2.- Ikerketa egiteko behar diren datu pertsonalak baino ez dira bilduko. Prozedurarako garrantzitsuak ez diren datuak ezabatu egingo dira.

3.- Datu pertsonalak behar den denboran eta emandako helbururako gordeko dira, 2/2023 Legeak dioena betez.

  • Datuak ikerketa hastea erabaki arte gordeko dira.
  • Datuak ezabatu egingo dira, egiaztatzen bada ez direla egiazkoak.
  • Datuak ezabatu egingo dira, gertakaria jakinarazten denetik 3 hilabete igaro ondoren ikerketa hasten ez bada. Anonimizatuta mantendu ahal izango dira, sistemaren funtzionamenduaren ebidentzia uzteko.
  • Egiazkotasunik eza delitu penala bada, prozedura judizialak irauten duen bitartean gordeko dira.
  • Datuak ez dira inoiz gordezko 10 urte baino gehiagoz.

 

Oharrak

Zerbitzu hau EZ DA kexa, iradokizun eta erreklamazioak egiteko postontzia. Kexa, iradokizun eta erreklamazioetarako, DEMUPORSA Pertsona Bakarreko Sozietate Anonimoak eskaintzen dizkie beste bide batzuk herritarrei: Portukirolak webgunearen oinean. “Iradokizunak/kexak” eta “Harremana”.

 

    

Miguel de Unamuno, 43
48920 Portugalete
944 61 26 00


LogoPortu4         Harremana         Iradokizun-Ontzia         Haurren eta nerabeen babesa         Barne Informazio Sistema         Lege oharra         Cookieen politika