CAST  EUSK
imgInstagram   ImgFacebook  
Bazkideen Gunea

22/09/2026 12:01

KIROLERAKO ATE IREKIEN JARDUNALDIA - Kirol Jaia 2026

EUROPAKO KIROL ASTEA - 2026 - SEMANA EUROPEA DEL DEPORTE

Aurten ere, Portukirolak entitateak, udalerriko klubekin elkarlanean, hainbat kirol jarduera programatu ditu Portugaleteko hainbat tokitan, herritarrek kirol erakundeen lana eta eskaintza zuzenean ezagutzeko eta herrian eskaintzen diren kirol modalitateak praktikatzen hasteko.  

Aurten, gainera, Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP), Kirol Kontseilu Gorenarekin (CSD) lankidetzan, Europa osoan irailaren 23tik 30era egingo den 2026ko Kirolaren Europako Astean aktiboki parte hartzeko egindako gonbidapena baliatuz, bat egingo dugu Europako Batzordearen ekimen horrekin. Ekimenaren helburua sedentarismoari aurre egitea eta kirola eginez bizimodu osasungarria sustatzea. Beraz, gure ohiko ate irekien jardunaldia antolatu dugu irailaren 27an (igandea). Hala, Portugaletek bat egingo du Kirolaren Europako Astearekin, askotariko kirol-eskaintza erakargarriarekin, parte-hartzaile guztiek goza dezaten udalerriko askotariko inguruneetan -hirian, naturan edo kirol-instalazioetan- egin daitekeen kirolaz, ikuspegi nagusia parte-hartzea, inklusioa eta osasuna izanda.

Beraz, adin eta biztanleria-sektore guztientzako jarduerak gozatu ahal izango ditugu, eta horietako asko aire zabalean izango dira. Hauek izango dira jarduerak: arku-tiroa Santa Maria ikastetxeko pilotalekuan; mahai-tenisa, padela, eskrima eta patinaje artistikoa Los Llanosen; tenisa, areto-futbola, eskaladaren hastapenak eta barre fitness Zubi-Alde kiroldegian; igeriketa, igeriketa artistikoa eta waterpoloa Txurruka kaiko igerilekuetan; xakea udaletxeko arkupeetan; saskibaloia eta gimnasia erritmikoa Kanpazar ikastolako kiroldegian eta Castaños Jeneralaren kalean; arraun-praktikaren hastapenak arraun-klubean; boloak, Leongo modalitatean, Dario Regoyos plazako udal-bolatokian; atletismoa Ballonti merkataritza-guneko kanpoko aparkalekuan; eskubaloia familian La Canilla pasealekuan eta Antonio Trueba ikastetxeko kiroldegian; multikirolak Asti-Leku ikastolan; eta, Pando Aisia kiroldegian, quadbola eta mantentze gimnasia 60 urtetik gorakoentzat, ziklo indoor eta boxfit 14 urtetik gorakoentzat, eta familian egiteko kirol jarduera bat.

Jarduera guztiak doakoak dira. Adin eta publiko mota guztientzat dira, eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, Pando Aisian izango diren jarduerak eta eskaladaren hastapenei buruzko ikastaroa egiteko izan ezik. Kasu horietan, Pando Aisia kiroldegiko harreragunean edo Txurruka kaian eman behar da izena irailaren 25a (ostirala) baino lehen. Hala ere, beharrezkoa da instalaziora praktika hasi baino lehen joatea eta erregistratzea.

Argibide gehiago hemen: www.portukirolak.com, info@portukirolak.com eta @Portukirolak entitatearen sare sozialetan.

#beactive



Atzera







Miguel de Unamuno, 43
48920 Portugalete
944 61 26 00


LogoPortu4         Harremana         Iradokizun-Ontzia         Haurren eta nerabeen babesa         Barne Informazio Sistema         Lege oharra         Cookieen politika