Portugaleteko Udalak % 27,12 handitu du udalerriko kirol-erakundeei eta guraso-elkarteei 2026rako aurreikusitako dirulaguntza-lerroetan dirulaguntzak emateko aurrekontuko diru-hornidura; zehazki, 150.000 eurora arte.
Portugaletek biztanleria aktiboaren alde egiten du, eta kirol-klubek eta ikastetxeek kirola sustatzeko duten funtsezko lana aitortzen du.
Horregatik, Portugaleteko Udalaren Kirol Administrazio Kontseiluak Portugaleten kirola sustatzeko 2026. urterako dirulaguntzen deialdia onartu du.
Aurrekontu-partida 118.000 eurotik 150.000 eurora igaroko da, eta hiru dirulaguntza-lerrotan banatuko da:
A lerroa edo lerro arrunta: 100.000 euroko aurrekontuarekin, Portugaleteko kirol-klubei beren ohiko jarduera garatzeko dirulaguntza emateko.
B lerroa: kirol-ekitaldiak antolatzera zuzenduta, 40.000 euroko aurrekontuarekin, Portugaleten kirol-ekitaldiak eta campusak egiteko, portugaletetarren artean kirola sustatzeko eta, aldi berean, udalerria sustatzeko.
Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzte araudietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten kirol-erakundeek. Iaz, 18 kirol-erakundek eta 38 kirol-ekitaldik jaso zuten deialdi honen bidez emandako dirulaguntza.
Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Irizpide hauek baloratuko dira: jarduerak hirian duen eragina, baliabide ekonomiko propioak, eskola-kiroleko programetan parte hartzea, Udalaren beste elkarte edo programa batzuekin lankidetzan aritzea, aniztasunaren tratamendua, integrazioa, desgaitasuna duten pertsonentzako programa espezifikoak, emakumeen kirola sustatzen laguntzea, euskara zabaltzen laguntzea, etab.
Nabarmentzekoa da, dirulaguntzen partidan zuzkitutako zenbateko ekonomiko horiez gain, Portugaleteko Udala, Portukirolak elkartearen bitartez, tokiko kirol-klubekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen dela urtero eta Udalaren kirol-instalazioak doan lagatzen dizkiela entrenamenduak, lehiaketak eta prestakuntzak egin ahal izateko.
2025ean, guztira 18.487,25 ordu laga ziren udal-instalazioetan. Esan bezala, lagapenak doan egiten dira, baina, guztira, 902.031,23 euro izango lirateke, indarrean dauden tarifak kontuan hartzen baditugu. Hona hemen banakapena:
Hirugarren deialdia, hots, C lerroa, BAOn urrian argitaratuko dela aurreikusten da. Lerro hori hiriko guraso-elkarteei eta ikastetxeei zuzenduta dago eta kirola egiteko ekipamendu eta materialerako 10.000 euroko zuzkidura izango du.
Informazio gehiago: www.portukirolak.com