Unknown error type [8192]: Function utf8_decode() is deprecated
Fichero: C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\funciones\comun.php Linea: 16
Fichero: C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\header.php Linea: 12 Function: require_once(s:52:"C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\funciones\comun.php";)
Fichero: C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\avisolegal.php Linea: 8 Function: require_once(s:43:"C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\header.php";)
Lege-oharpena
Lege-oharpen honek Demuporsako (IFK A48068134) www.portukirolak.com webgunearen erabilera arautzen du. Demuporsako egoitza soziala hauxe da: Miguel de Unamuno 43, Portugalete 48920, Bizkaia.
Legeria
Orokorrean, Demuporsaren eta bere webguneko zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainako legeri eta jurisdikziopean egongo dira.
Bi alderdiek uko egingo diote espresuki legokiekeen foruari eta Portugaleteko epaitegien menpe geratzen dira, kontratu honen baldintzak interpretatzeko edo egikaritzeko orduan sor litezkeen gatazkak ebazteko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak jakinaren gainean geratuko da eta onartuko du webgune honetan sartzeak ez duela sortzen inolako harreman komertzialik Demuporsarekin.
Webgunearen titularrak ez du bere burua identifikatuko bere kolaboratzaileek webgunean adierazitako iritziekin. Demuporsak egikarituko du eskubidea webgunean beharrezkotzat jo litezkeen egokipenak egiteko, aurretizko oharpenik eman gabe. Hori dela eta, aldatu, kendu edo gehitu ahalko ditu bai webguneak eskainitako edukiak eta zerbitzuak, bai horiek aurkezteko era eta kokapena zerbitzarian.
Jabetza intelektual eta industriala
Webguneko edukien jabetza intelektualaren eskubideak, diseinu grafikoa eta kodeak, Demuporsari dagozkio. Horren ondorioz, Demuporsak idatziz baimendu ezean, debekatuta egongo da edukien erreprografia, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo webgunearen edukiak erabiltzen dituen beste edozein ekintza, nahiz eta iturriak aipatu.
Demuporsako webguneko Izen komertzial guztiak, markak eta edozein eduki motatako zeinuak, enpresako jabeei dagozkie eta legeak babestuko ditu.
Estekak
Demuporsako webguneetan estekak agertzearen xedea ez da horiei buruz iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik eskaintzea, baizik eta informazioa ematea soilik.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrak ezarritakoari jarraikiz, Demuporsak jakinarazten dio erabiltzaileari datu-tratamendu automatizatua existitzen dela, Demuporsak berak sortutakoa bere erantzunkizunpean. Sistema horren bidez, Demuporsak kudeatuko ditu erabiltzailearekiko harremana eta informazio lanak.
Baldintza orokor hauek onartzeko orduan Demuporsak, bere zerbitzuak eman ahal izateko, jasoko ditu erabiltzailearengandik beharrezkoak diren datuak.
Fitxategi-erregistroa eta formularioak
Erregistratzeko formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean sartzeko eta bere zerbitzuak erabili ahal izateko. Erabiltzaileak ematen ez baditu eskatutako datu pertsonalak edo datu pertsonalen babesarako politika onartu ezean, ezin izango du harpidetza egin, izena eman, ezta parte hartu ere datu pertsonalak eskatzen dituen edozein promoziotan.
2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erreglamendu Orokorrak ezarritakoari jarraikiz, jakinarazten zaio erabiltzaileari erabiltzaile modura erregistratu izanaren ondorioz, Demuporsak jasotzen dituen datu pertsonalak fitxategi batean gordeko direla. Fitxategi horren jabetza Demuporsarena da (IFK A48068134), Mguel de Unamuno 43, Portugalete 48920, Bizkaia eta abenduaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuak ezartzen dituen segutasun-neurriak burutzen ditu.
Emandako datuen zuzentasun eta egiazkotasuna
Erabiltzailea izango da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaz erantzule bakarra eta Demuporsa salbuetsiko da erabat erantzunkizun horretatik.
Erabiltzaileak bermatuko du emandako datuen zuzentasuna, iraunaldia eta zehaztasuna eta hitzemango du datuak eguneratuko dituela. Erabiltzaileak onartuko du erregistratzeko edo harpidetzeko formularioan informazio osoa eta zuzena emango duela. Demuporsak ez du erantzunkizunik izango berak sortu gabeko informazioengatik eta beste iturri batetik datozenengatik. Hori dela kausa, informazio horren erabilerak sor lituzkeen kalteen erantzunkizunaz, salbuetsiko da. Demuporsak bere webgunetan agertzen den informazioa eguneratu, aldatu eta kentzeko eskubidea izango du eta, nahi izatekotan, mugatu edo debekatu ahal izango du informzio horretara sarbidea.
Demuporsak ez du inolako erantzunkizunik izango, erabiltzaileak kalteren bat pairatzekotan beste iturri batzuetatik emandako informazioaren omisio, erru edo akatsak direla eta.
Kukiak
Kukien politika
Helburuak
Demuporsaren helburuak dira erabailtzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea eta informazio lanak burutzea.
Adingabea
Demuporsako zerbitzu batzuen adingabeei zehazki zuzenduta izatekotan, guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalen bilketa edo tratamendu automatizaturako.
Datuak lagatzea hirugarren batzuei
Demuporsak ez dizkio datuak lagako hirugarren bati.
Sartzeko, zuzentzeko, kentzeko eta aurka egiteko eskubideen egikaritzea
Erabiltzaileak, bere komunikazioak bidaltzeko eta sartzeko, zuzentzeko, kentzeko, mugatzeko, eramangarritasunerako eta aurka egiteko eskubideak egikaritzeko, erabili ahal izango du www.portukirolak.com webgunea edo ohiko posta: Deportiva Municipal de Portugalete S.A.. Ref. RGPD, en Miguel de Unamuno, 43, Portugalete, 48920, Bizkaia helbidera. Eskubide horiek egikaritzeko, beharrezkoa da erabiltzaileak bere nortasuna egaiaztatzea NANaren fotokopia edo legeak onartutako beste dokumentuarena bidaliz. Dena den, erregistroaren datuen aldaketa edo zuzenketa webgunean egin ahal izango da ,aldez aurretik identifikazioaren bidez erabiltzaile eta pasahitzaz baliatuz.
Segurtasun-neurriak
Demuporsak datuak babesteko legeak eskatzen duen segurtasun maila erabili du eta saiatuko da instalatzen bere eskueran dauzkan bitarteko eta neurri tekniko gehigarri guztiak, datuen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko sarbidea eta lapurreta ekiditeko. Gerta litezkeen interferentzia, omisio, birus informatiko, telefono matxura edo deskonexioek sistema eragilearen funtzionamenduan sortu ditzaketen kalteen erantzulea ez da Demuporsa izango, aipatutako horiek Demuporsak sortuak ez direnean. Datu-tratamenduko zentroan, Interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan suertatutako linea telefonikoen gainkarga edo eskasiaren direla eta gerta litezkeen etenak eta blokeoak ere ez dira izango Demuporsaren erantzukizuna. Hirugarren batzuen legez-kontrako sartzeek sor lituzketen kalteen erantzule ere ez da izango Demuporsa, bere kontroletik kanpo gertatzen badira. Dena den, erabiltzaileak jakin behar du segurtasun-neurriak ez direla hutsezinak.
Onespena eta baimena
Erabiltzaileak agertzen du datuen babesari buruzko baldintzen gaineko informazioa jaso duela, onartu dituela eta baimena ematen diola Demuporsari horien tratamendu automatizatua burutzeko, datuak babesteko politika honetan ezarritako era eta helburuak errespetatuz. Webgunean emandako zenbait zerbitzu baldintza bereziek eta prebisio zehatzek arautuko dute datu pertsonalen babesari dagokionez.