Unknown error type [8192]: Function utf8_decode() is deprecated
Fichero: C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\funciones\comun.php Linea: 16
Fichero: C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\header.php Linea: 12 Function: require_once(s:52:"C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\funciones\comun.php";)
Fichero: C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\static.php Linea: 28 Function: require_once(s:43:"C:\inetpub\wwwroot\deportes\test\header.php";)

|
Ekainean taldea aldatzeko eskatzea Erabiltzaileak taldea aldatu nahi badu, eskaera ekainaren 15a baino lehenago egin beharko du harrera-gelan. Galdetu beharko du ea dagoen plaza librerik. Taldea aldatzeko hitzorduen zerrenda ekainaren 17an argitaratuko da. Taldea aldatzeko eskatzen bada, lehengo plaza galdu egingo da.
|
|
2020-2021 ikasturteko plazak erreserbatzea Interesdunek hiruhileko horretan hastapen maila 1 edo 2 egin badute edo hobekuntza maila errepikatu behar badute eta 2020-2021 ikastaroan jarraitu nahi badute, ekainaren 16a baino lehenago berretsi beharko dute beren plaza (ez da beharrezkoa zozketan izena ematea). Plazari uko egiteko epea irailaren 2ra arte egongo da zabalik. |
|
2020-2021 ikasturterako izen-emateak Talde guztiek, plaza erreserbatzeari buruzko atalean agertzen direnak izan ezik, plazen zozketan eman beharko dute izena. |
|
Gurasoen bisita-eguna Gurasoen bisita-egunean, haur bakoitzeko pertsona bakarrak izango du sarbidea. |
|
Igeriketa ikastaroen arauak |
|
01.- Aldageletan jendetzarik egon ez dadin, ikastaroa egiten duten 6 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute. Eskola-ordua izan baino 15 minutu lehenago sartuko da aldageletara. Hor hasiko da erabiltzen ikastaro zein jardueretarako prestatutako aldagela. Jarduera hasi arte ez dago bainu-eremuan sartzerik. |
|
0.2.- Behin umea prest egonda, igerilekurako pasabidera joango da. Hor haurra arduradunarekin geratuko da eta berak eramango du ur-eremura. Geroago, laguntzaileek instalazioetatik egin behar dute alde. |
|
0.3.- Ez da komeni haurraren gurasoak igerilekuan egotea haiei begira, eskola dagoen bitartean. Izan ere, gehienetan haurrek arreta galtzen dute eta monitoreari ez diote kasurik egiten. |
|
0.4.- Eskola amaitutakoan, gurasoek umeen bila toki berera joan beharko dute. Erabat debekaturik dago instalaziotik bainu-eremurantz joatea. |
|
0.5.- Eskola amaiturik, laguntzaileak, haurra dutxatu nahi badu, oinetako egokiak (txankletak) jantzita igaro beharko du dutxetara. |
|
0.6.- Behin eskola amaiturik, haurrak igerilekutik alde egin behar du. Beraz, ezin da hor olgetan geratu salbu eta abonatu-karneta ez badu eta heldu batekin lagunduta ez badago. |
|
0.7.- Monitoreak jolaserako tartea baimentzen badu, ikastaroaren barruan egongo da sartuta. |
|
0.8.- Hiruhileko bakoitzeko data jakinetan, parte-hartzaileei ebaluazio-orri bana emango zaie. Bertan, adieraziko da ikastaroan ea aurrera egin duten eta ea errepikatu behar duten edo hurrengo mailara igo. |
|
0.9.- Ikastaro, eskola edo txapelketetako erabiltzaileen laguntzaileek ez dute sartzerik ez aldageletan ezta igerilekuko hondartzara ere. Salbuespena da 6 urtetik beherakoak badira. Kasu horretan aldageletara heldu batekin joango dira baina inolaz ere, igerilekuko hondartzara. |
|
10.- Ikastarogileek maila errepikatu behar badute edo egun-orduak aldatu behar izan gabe, beste maila batera igotzen badira, plaza berez berrituko zaie. Bestela, berek adierazi beharko dute kontrakoa. |
|
11.- Ikastaroetan parte-hartzeko adina hiruhilekoaren buruan bete behar dute, 6-11 haurtxo taldean izan ezik ikastaro hasieran adina iritsi behar izango zuten. |
|
12.- Hobekuntzako ikastarogileek Eskolara pasa behar badute, ordutegi bera izango dute. Ordutegi berarekin jarraitzeko aukerarik ez balego, zozketa bat egingo litzateke jakiteko zeinek izango lukeen lehentasuna taldea aukeratzeko orduan. |
|
13.- Haurren ikastaroetan eta familiatzekoetan, parte-hartzaileek eguna barik, ordua aldatuko dute adinaren arabera. Igeriketa-eskolan eta jolas-igeriketan ez da ordutegia aldatuko ikasturte osoan. |
|
14.- Talde batean plaza lortzen bada, ezin da beste baterako itxaron-zerrendan inskribatu. Itxaron-zerrendan inskribatuz gero, esleituriko plaza galdu egingo da. |
|
15.- Ezin da ikasturte osoan talde-aldaketarik egin. Taldea aldatzeko eskaera egin ahal duten bakarrak ekainean hurrengo ikasturterako plaza erreserbatua dutenak izango dira. |
|
16.- Talde bakarreko itxaron-zerrendan baino ezin da izenik eman. |
|
17.- Behin ikasturtea ekainean amaituta itxaron-zerrendak ez du baliorik izango. Irailean beste itxaron-zerrenda bat osatuko da zozketan plazarik lortu ez dutenekin. |
|
18.- Hauexek baino ez dute datorren ikasturterako plazen erreserbarik izango: aurtengo ikasturteko azken hiruhilekoan hastapen-mailak egin dituztenek edo hobekuntzako maila errepikatu behar dutenek. Gainerako erabiltzaileek ez dute datorren ikasturterako plazarik erreserbaturik izango eta plaza-zozketan izena eman beharko dute. |